Bernard Acouturier
Gaur egun psikomotrizitate arloan gehien erabiltzen den korronteetariko
bat eta orain arte, blogean zehar, defendatutako ikuspuntu eta
ideologiarekin bat datorrena, Bernard Acouturier-ena
da. Praktika psikomotore honen helburua, gorputzaren adierazpenetik
abiatuta, haurraren garapen psikologikoa lortzea da. Praktika honek
orientazio ezberdinak izan ditzake:
Umeek zenbat gozatzen duten psikogelan aske daudenean...Begira Begira!!!!
- Orientazio prebentiboa eta hezitzailea: espresibitate motoeari laguntzeko praktika bat da. Heltze psikologikoari dagokion ibilbide bezala ulertzen da, "egitearen plazerra, pentsatzearen plazerragatik" ordezkatzen duena. Denbora eta espazioari dagokionez, gailu baten sorreran datza, etengabeko erreferentzia, testuinguru eta arauek ziurtasuna eango diotenak haurrari eta ziurtasun honetatik abiatuta, haurrarengan, mugitzeko, deskubritzeko, sortzeko, elkartrukatzeko eta hitz egiteko plazerra sortaraziko duena. Haurrarekin dagoen heduaren betebeharra, haurra behatu, bere emozioak entzutea, arreta eskaintzea, bere produkzio sinbolikoak aintzat hartzea eta bere iraganarekin erlazionatutako espresibiattearen intentsitatea ulertzea izango dira besteak beste.
- Orientazio terapeutikoa: Gaitz batek adierazi ditzakeen espresibitate zailtasunak ekiditean eta laguntza ematean datza. Zailtasun hauek, haurraren heltze toniko-emozionalari, psiko-afektiboari edota sinbolikoari eragin diezaiokete.















